ZERGAITIK ETORKIZUNEKO ORIENTAZIOA?
Etorkizuneko Orientazioa eta etorkizunarekiko erabakiak hartzea gazteen erronka handienetako bat da. Izan ere, prozesu hau oso estresgarria izan daiteke, eta sortzen diren zalantza guztiak direla eta, gazte asko galduta sentitu ohi dira prozesuan.
Hezkuntza zentroetan gazteek etorkizunera begira hartu ditzaketen bide ezberdinen inguruko informazioa eta aholkularitza ematen badira ere, baliabide edo denbora faltagatik batzuetan ez da erraza izaten erabaki horien aurreko prozesuan sakontzea: autoezagutzan, hain zuzen.