Gazteengandik gazteenganako gertutasunaren eraginkortasuna oinarri hartuta, metodologia aktiboaren bitartez, gazteei garapen-prozesu jarrai baterako jakin-mina piztu eta tresnak zabaltzea dut helburu.
Bizitzako garapeneko etapa ezberdinak kontuan hartuta, bi adin tartera zuzendutako formakuntzak diseinatzen ditut.
Horretaz gain, iraskasle eta hezitzaileengana zuzendutako formakuntzan ere garatzen ditut.
Formakuntzen formatu nagusiak bi dira: tailer puntualak edo saio ezberdinetako formakuntza-programak.
NEURRIRA DISEINATUTAKO FORMAKUNTZAK
Eragile bakoitzaren beharretara egokitutako formakuntza pertsonalizatuak ere garatzen ditut.
Gazteen garapen integralerako behar eta erronka nagusietan, zein nire esperientzia eta ezagutza-arloetan oinarritutako formakuntzak lantzen ditut.