Sei urteko esperientzia dugu gazteentzako hezkuntza-programak eta formakuntzak diseinatzen eta dinamizatzen, zein proiektu ekintzaileak garatzen. Denbora honetan zehar, Euskal Herriko eragile publiko eta pribatuekin izandako elkarlanaren eta gazteengan sortutako inpaktuaren bitartez, hauen behar eta erronka nagusiak antzeman eta formakuntza gaiak zehazteko aukera izan dugu.



NOR DAGO FORMAKUNTZEN ATZEAN?

FORMAKUNTZA



ESPERIENTZIA


Proiektuaren kudeaketa eta Euskal gazteek Europako komertzio lokalaren tendentziak ezagutzeko Interrailaren dinamizazioa (2020-2021)

Proiektuaren koordinatzailea eta dinamizatzailea (2019-Gaur egun)

Barne ikasle eta ekintzailea, proiektuen sorkuntza eta kudeaketan (2021)

MTA Berlinen 3 hilabetez eta MTA Seoulen 6 hilabetez coach laguntzailea eta Beka-sistemaren diseinua (2022-2023)

Etorkizuna Sortzen orientazio programaren sorkuntza eta dinamizazioa (2022-Gaur egun)

Atlantako (USA) udarako kanpaldiko dinamizatzailea (2022)

Zuk Zeuk Lehiaketaren dinamizatzailea (2022-Gaur egun)




PROIEKTUAREN LEHEN URRATSAK

Gazteentzako forkamuntzak lehenago garatzen hasiak baginen ere, Powering Education proiektuaren lehen urratsak 2020an kokatzen dira. Hasiera batean, elkarrizketen bitartez gazteek adierazitako hiru behar nagusi zehaztu genituen: autoezagutza, etorkizuneko orientazioa eta emozioen ezagutza. Gai hauen inguruko hainbat formakuntza garatu genituen ikasketa-bidaietan herrialde ezberdinetako eragileekin; mundu mailako gazteen errealitatea ezagutzeko eta aberasteko helburuarekin.


Gure esperientzia Hego Korean

Mondragon Unibertsitatea

TREBA gazteak formakuntzak

Gipuzkoako Foru Aldundia

Zer iritzi dute gazteek ?

Argazkiak


"Saio inspiratzailea izan da, eta nire burua pixkat gehiago ezagutu ahal izan dut"

"Dinamizatzaileen lana azpimarragarria izan da. Zorionak!"


"Orain zertxobait argiago daukat zer egin nahi dudan etorkizunean"


"Ikigai tresnari esker orain badakit nola detektatu gustuko dudana"